Koloreen Harana II

Koloreen Harana II

es en

Koloreen Harana, Gipuzkoako kostaldean, itsas ondoko Hondarribia eta Pasaia herrien arteko Jaizkibel mendiaren erdialdean kokatzen da. Aparteko interes geologikoa eta fotografikoa duen lekua da. Laranjatu, okre eta arrosa, zuri eta hori kolore harrigarriez gain disko itxurako lerro, mugarri, ijezketa eta moduluek, eta gainera ezohiko erliebeek eta sakonune, erlazulo eta erleen panelekin batera osatzen dute, haraneko itsaslabar horma hauen egitura liluragarria.

Burua prestatzeko denbora bat behar izaten da, burua prestatzeak bisualki interesa duena bereizteko eta asimilatu ahal izateko baliagarria izan ohi da. Askotan buruhausteak izaten ditugu, irudi interesgarri baten oreka biltu nahian eta buelta asko eman arren ez dugu lortzen bilatu nahi dugun hori. Azkenean eta gure lasaitasunerako, konturatzen gara giza izaerari bere horretan uzten badiogu, zentzudunez, estutu bai baina ez duela itotzen, eta kasu honetan ez genuen hainbesteko zailtasunik izan hortaz jabetzeko… geure begien aurrean baikeneukan eta.

Koloreen Harana da, inolako zalantzarik gabe, Ikuskizunaeta Fantasia, amaigabeko oihaletan kolore eta argi jokoekin batera haizeak, urak eta itsas-gatzak eragindako ondorioengatik higadura nabaritzen baita. Gerora, azken batean, artista da bere interpretrazioa transmititzen saiatzen dena, ikusleak bere obra ulertu eta asimilatu dezan. Sortze-prozesua beraz, sentipena adieraztea, gorputz-arimaren animo egoerak islatzea, teknika, trebetasuna, jeinutasuna eta eromena artistarekin bat egitea da funtsean. Sormenak bere obrarekin, kemena eta gizakiaren gorputz-arima bideratzen du, dedikazio osoan garatuz kontzentrazio egoerarik garbienean.


contenidos © Luis LlavoriBluekeak egina