3, Hiru, Tres, Three, San

3, Hiru, Tres, Three, San

es en

3. Kabalaren arabera HIRUAK hauxe adierazten du: bakea, integrazioa, ematea (emateko desira gero jasotzeko asmoz) eta edertasuna (jasotzeko desira, gero emateko asmoz). Baita itxaropena, fedea eta maitasuna. Eta elkar ulertzea. Gizonaren, emakumearen eta biak uztartzen dituen adimenaren arteko ulermena. 

Eta numerologian, HIRU zenbakia adierazpide artistikoaren ikurra da…

(Wikipedia entziklopedia libretik hartutako datuak)

HIRU ikuspegi mota eta ibiltzeko bide luzea. Aita eta ama berberak ditugu, baina gutako bakoitzak inguruko gauzak ikusteko eta behatzeko modu oso desberdina dugu. Hala ere, xedean bat egiten dugu: gure lanen bitartez, hizkera unibertsal moduko batekin, gure sentsibilitatea adierazteko gai izatea ahalik eta garbien eta zintzoen jokatuta.

Lehen pausoan, autokonplazentziatik ihesi, zoriontasunaren bila aritzen gara, eta ondoren, gure irudien laguntzarekin nola transmiti dezakegun ikusten dugu. Irudi guztiak ere gure asmoen zerbitzari dira, eta bilaketa luze baten emaitza.

Orain zuen txanda da. Zuek zarete protagonista. Begira jarri eta har ezazue behar den denbora erakusgai dagoena gozatzeko. Izan zaitezte bihozberak zuen iritzia emateko orduan eta eraman itzazue erretinetan eta buruetan gure lanekin transmititutako baretasun une txiki horiek. Guztiak ere irlatxo batzuk bezalakoak dira, landarez, bakardadez eta edertasunez josiak.

“Usteak ustel, margolariak ez, ikusleak dira koadroak egiten dituztenak”

                                                                                              (Marcel Duchamp (1887-1968. Margolari frantsesa)


contenidos © Luis Llavoricreado en Bluekea