itzurun flysch

itzurun flysch

es en

Zenbat ilunabar Itzurunen, urautsien urak eragindako soinuen laguntasunarekin besterik gabe, bere atzera-egite, bere atzera-egite gozoan; hondarrean emeki irristatzean zapaldutako nire oinatzak ezabatzen dituen bitartean. Zenbat aldiz oroitzen ditut soinu horiek, maisutasunezko trazu horiek iheskortasun sutsuaren une horiek. Gizaki ikustezinez beteriko argi magiko horiek, begi ausartek ere, ausartak izanagatik ikusi ez baina, arimari hitz egiten diotenean sentiarazten dituen horiek. Nola atzeman hori guztia uraren konplizitaterik gabe? Eta zeruak, ez al du bada zerikusirik, sentitzen dudan honetaz guztiaz?

Zenbat arratsaldetan itzuli izan naiz bertara behin eta berriz, pasioz beterik. Bertaratzen darrait, amesten dudan irudirik  oraindik ez dudala lortu jakinagatik. Natura besarkatu ahal izateko, eskatzen didan maitasun azterketa gainditzeaz pentsatzearen ausardia izan daiteke agian? Berak hala nahiko ez balu, nik ezin nezake irudi hori lortu. Bere bilakaerak, argi aldakorren jokoak eta bere geometria sakratuak begiztatzeko nere isiltasuna besterik ez du eskatzen akaso. Une oro, forma apetatsu eta hegadetan bilakatzen da guztia. Kantauri itsasoaren alde honetako kresala iodatua sartzen da nire gorpuzdun poro guztietatik; droga bat bezala da. Hondarretan nire tripodea kokatzen dudan bakoitzean inspirazio iturri da menpekotasun hori. Eta dena askatzen denean, hainbeste gelditasunengatik nekatuta, harresi zeharkaezinetan urak gora egiten duenean, orduan azaleratzen da nire txikitasuna. Naturak orduantxe gogorarazten dik gauzen amaieraz. Atzematea lortzen ditudan irudiak ez dira betiko. Baina izan daitezke. Izatekotan, zuen begiraden konplizidadean soilik ordea.

Ez dago inolako teknika berezirik irudi hauek nola lortzen ditudan esplikatzeko. Ziur aski, ekipo berbera eduki arren eta leku berean eta instant berean egon arren, emaitzak ez dira berdinak izango. Lortutako fotogramak, desberdinak izango dira. Naturara gerturatzeko erak, begiztatzeko moduak, gure begirada eta gure arima izango dira, ulertu eta maitatu ahal izateko pistak.

JR. Llavori


contenidos © Luis Llavoricreado en Bluekea