Soria bidea

Soria bidea

es en

2015eko urriaren amaieran egindako bidaia gorabeheratsuaren ondorioa da Soria bidea. Berau, Villoslada de Cameros eta Lumbreras udalerrien artean dagoen, Iberiar Mendikateko mendien ipar isurialdean hain zuzen, Errioxako Cebollera Mendilerroko parke naturala zeharkatuta batetik, eta bestetik berriz, Puente Ra delako ur-jauzien bidexka gainditu ondoren, Gaztela eta Leongo Vinuesa eta Cobaleda udalerri soriarren artean kokatutako Laguna Negra eta Urbion Mendilerriko parke naturala zeharkatutakoa izan zen.

Puente Ra delako ur-jauzietatik egindako bidaiaren lehen zatia, nahiko entretenigarria suertatu zen batzuentzat, izan ere udazken betean, putzu ugarik eta ur-jauzi ederrek ingurua osatzen zuten bazter bukoliko politak bertako koloreekin kontrastatzen baitzuten. Nik dakidan batentzat ordea, kalbario bat izan zen. Amaigabeko ur-jauzien bidexka hartan galduta eta Gary Cooper bezala arriskuaren aurrean bakartuta, iragan ez hain urruneko mamuak gogora ekarri zizkion leku berera egindako beste bidaia bat zela eta, orduan bezalaxe ez zitzaizkion gauzak nahi bezala joan, zeraman argazki-kamerak inolako kalterik izan ez zezan ahaleginak eta bi egin asmoz, eztropezu bat hemen, labainkada bat han eta aurpegi betean haitzen aurkako erorikoaren ondorioak jasan zituelako.

Laguna Negra eta Urbion Mendilerroko parke naturaletik zehar ondorengo egunetan egindako ibilerak, ez ziren inolako ibilaladi atseginik izan… ez baitzion euria egiteari utzi eta egia esateko argazkietarako gogo gutxi neukan nik, gutxi balitz bezala Laguna Negrako pasabidean hartze bat egiteko ahaleginean, tripodea lurrera erori eta bere hanketako baten euskarria hautsi egin baitzen. Eskerrak, saioak amaituta eta tripa-zorriak eginda ostatura gindoazen afaltzera, eta orduan… bai noski!!! zoriontasunak hain betetzen gintuen ezin geniola eutsi ere egin geneukan poztasun izugarriari, ezen eta berdejo oneko botila batzuk hustuta eta patxaran gozo pare bat trago hartuta… tabernetako batean gitarra jotzeaz gain bake eta maitasun kantak abesten ere aritu baikinen. Geroago, lagun on baten etxean… lo seko egin genuen azken egunean izan ezik, dirudienez norbait pixka bat izutu egin baitzen deabruek bakean utz nazatela ozenki erregutuz kontrolgabeko amates gaiztoren bat edo beste izan nuelako. Orain itzulera besterik ez zaigu geratzen!!!


contenidos © Luis Llavoricreado en Bluekea